Guggenheim

Museoaren 25. Urteurrenarekin batera, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) bere mendeurrena ospatzen du. Ospakizun bikoitz honetan, Museoa herritarrei irekitako kontzertu handi baten eszenatokia izango da. Programaren barnean, “Erakusketa bateko koadroak” lana izango dugu, Modest Mussorgsky-k bere lagun Viktor Hartmann omentzeko erabili zuena, hil ondoren haren zenbait lanen erakusketa zela-eta. Piezak koadroz koadroko ibilbide bat irudikatzen du, izaera deskriptibo handiko musika- estilo batean. Jatorrian pianorako konposatu zen, eta Maurice Ravelek orkestrazio bikain batekin “koloreztatu” zuen musika. Klasiko handi horrekin batera, kontzertu honetan, Augusta Holmès-en “Andromeda” poema sinfonikoa berreskuratuko da, lengoaia triko eta ahaltsukoa, bere lagun asko bezala historiak bidegabe trataturiko frantses konpositorearena. Aukera paregabea da arteen arteko adiskidetasuna eta elkarrizketa ospatzeko.

Babeslea:

LOGO EDP