Guggenheim

Haurrei zuzendutako kontzertu pedagogiko honek bluesaren historian barrena ibilbide bat egiten du handientzat zein txikientzat. Ezin duzu galdu! Diablues ta Bluezifer bikotearen eta Nagore Sanz kontrabaxu jotzailearen musikaz gozatu ahal izango duzu bertan, Oihan Vega aktore eta komunikatzailearen azalpenek lagunduta.

Bilbao Blues Festivalen baitan programatutako jarduera da (Bilboko Udala). Zorterik onena opa diogu bere ibilbidea 2022 honetan abiatuko duen jaialdiari. TopARTE programaren baitan eta Museoaren 25. urteurrena dela-eta antolatua.

Iraupena: 60 min.