social forum bbk new
Hitzaldiak
Irailak 26, egun osoan zehar

Bilbao Kultura Social Forum [TopARTE]

Prezioa

Sarrera doan da Forumeko jarduera guztietarako. Ezinbestekoa da sarrera guztiak aldez aurretik hartzea txarteldegian zein online.

Informazio gehiago

Jarduera ingelesez eta gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpenarekin. Plaza-kopurua mugatua da.

Irailak 26, asteartea

Kulturaren eta artearen bidez gizartean eragiteko ahaleginean, Fair Saturday Foundation-ek Foro Sozial bat eskaintzen du urtero, BBK Fundazioaren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gaur egungoa bezalako ingurune konplexuan, ezinbestekotzat jotzen du kulturak gizarte bidezkoagoak eta garatuagoak eraikitzeko duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea gizartea.

Modu horretan, Bilbao Kultura Social Forum nazioarteko erreferenteetako bat da, eta gizarte-berrikuntzaren arloko ikerketa-kasu iradokitzaileak biltzen ditu kulturaren bidez. Beste behin ere, Bilbo nazioartean izen handia duten hainbat pertsona eta erakunderen anfitrioi bilakatuko da, eta kulturaren eraldaketa-gaitasunari buruzko ikuspegi berritzailea, abangoardiakoa, eskainiko die bertaratuei.
Edizio honetan James Rhodes eta Topacio Fresh (La Fresh Gallery) arituko dira, besteak beste, hizlari lanetan, eta Avignongo Festival Off jaialdia bezalako erakundeak ere izango dira parte hartzen. Jardunaldiari amaiera emateko, James Rhodesen "piano-elkarrizketa" bat izango da.

Kontsultatu hemen jardunaldiaren programa osoa.

Museoaren TopARTE programaren baitan antolatutako jarduera.

Prezioa

Sarrera doan da Forumeko jarduera guztietarako. Ezinbestekoa da sarrera guztiak aldez aurretik hartzea txarteldegian zein online.

Informazio gehiago

Jarduera ingelesez eta gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpenarekin. Plaza-kopurua mugatua da.