
Bilboko Anime Festibalaren (FAB) proiekzioak [TopARTE]
Prezioa
Proiekzioetarako sarrerak: 3 € Lagunek, 5 € publikoak oro har; txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Proiekzioen lekua eta ordua: Entzungela, 18:00–22:00. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin. Plaza-kopurua mugatua da.
Irailak 9, larunbata
Gozatu anime maratoi batez Blanka Oria komisario duen FAB 2023 jaialdian.
Museoaren TopARTE programaren baitan Bilboko Anime Festibalarekin elkarlanean antolatutako jarduera.
Bilboko Anime Festibalak bosgarren edizioa du 2023koa, eta XXI. mendeko bigarren hamarkada honetan gaurkotasuneko gaiekin zerikusi handia duten bi film aurkeztuko dira bertan. Lehena, “Utena, neska iraultzailea. Nerabe-apokalipsia”, Kunihiko Ikuhara zuzendariarena, arrakasta handiko telesail batean oinarritutako filma da, eta Utena Tenjou du protagonista: ezpata-lehiaketetan borrokatzen den neska ezagun eta argia. Bigarrena “Gure egunsentia” izango da, Tomoyuki Kurokawaren animaziozko kontakizuna; robotik eta adimen artifizialik ez da falta espazioaz eta astronomiaz liluratutako haur bati buruzko istorio horretan.
Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela
Irailak 9, larunbata, 18:00
Utena, neska iraultzailea. Nerabe-apokalipsia. Filma
Jatorrizko izenburua: Adolescence Mokushiroku.
Zuzendaritza: Kunihiko Ikuhara
Gidoia: Yoji Enokido (Tetsuya Imairen mangan oinarrituta)
Ekoizlea: JCStaff
Urtea: 1999. 13 urtetik gorakoentzat
Iraupena: 80 minutu. J.B. gaztelaniazko azpitituluekin
Irailak 9, larunbata, 19:45
Gure egunsentia
Jatorrizko izenburua: Bokura no Yoake
Zuzendaritza: Tomoyuki Kurokawa
Gidoia: Dai Satō. Manga: Tetsuya Imai
Ekoizlea: Zero-G
Urtea: 2022. 13 urtetik gorakoentzat
Iraupena: 120 minutu. J.B. gaztelaniazko azpitituluekin
*Juno Media banaketa-etxearen laguntzarekin
*Jarduerak aldaketak izan ditzake
Prezioa
Proiekzioetarako sarrerak: 3 € Lagunek, 5 € publikoak oro har; txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Proiekzioen lekua eta ordua: Entzungela, 18:00–22:00. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin. Plaza-kopurua mugatua da.