Guggenheim

Txistuak kulturan duen garrantziaz hausnartzea eta musika-tresna bezala zeinen aberasgarria den goratzea da Bilboko Udal Txistulari Bandak Xabier Zabala musikariarekin batera Museoko Atrioan eskainiko duen kontzertu honen helburua; txistuaren eta soinuaren arteko sinbiosiaz gozatzeko aukera izango dugu musikari handiek, dantzariak lagun dituztela, interpretatuko dituzten piezen bitartez.

Kontzertu hau EITBk grabatu eta emango du.
EITBk Museoarekin elkarlanean antolatutako jarduera.