
Books Alive! Brazilian Tales (Adina: 6–10) (BERTAN BEHERA UTZITA)
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Brasilen jaiotako Tarsila do Amaral artista bikainaren historia ezagutuko dugu.
Amazoniako oihanean gertatutako kontakizun liluragarriak entzuteaz gain, batzuetan historia liburuek ahaztutako emakume interesgarriak ezagutuko ditugu. Tarsila de Amaralek bere koadroetan lerroak, formak eta koloreak nola erabiltzen zituen ikasiko dugu. Haren lanetan inspiratuko gara alegiazko pertsona, animali eta landareak irudikatu eta marrazteko, proportzio dibertigarri eta ezohikoekin jolastuz. Jardueran zehar, taldean lan egingo dugu eta gure irudimena ahalik eta gehien erabiliko dugu.
Jarduera honen asmoa da hainbat diziplina uztartzea (literatura, arte plastikoak) sortzeko hainbat hizkuntza integratuz, eta ingelesa atzerriko hizkuntza gisa zeharka erabiliz.
Saioaren gidaria: Adria Parravicini
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 120 min.
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30