HighresScreenshot00008 FINAL
25. urteurrena
2022ko urriaren 25

Cecilia Bengolearen ekintza artistikoa

Prezioa

Sarrerak: doan

Informazio gehiago

- 18:45: Maite Borjabad komisarioak obra aurkeztuko du Entzungelan.
- 19:15: parte-hartzaileak Atrio aldera joango dira.
- 19:30–20:30: ekintza artistikoa Atrioan egingo da.
- 20:30etik 21:30era bitarte, parte-hartzaileek Museoaren aretoak bisitatu ahal izango dituzte esklusiboki, Pappi DJak jarritako musikak girotuta.

- Lagunentzako aurresalmenta: iraila 22tik Aurrera.

Har ezazu parte datorren urriaren 25ean antolatuko dugun ekimenean: Cecilia Bengoleak Museoaren Lagunentzat sortutako ekintza artistikoan.

25. urteurreneko jardueren barruan, eta Lagunei beren babesa eskertu nahian, Cecilia Bengolea artistaren ekintza performatibo bat hartuko du Museoak. Bertan 450 Lagun inguruk parte hartu ahal izango dute.

Ekintza berezi horrek Materialtasun mutanteen dantza du izena, eta dantzaren bidez irudikatuko du Museoaren memoria: lehen izan zena, eta gerora begira izan litekeena. Hala, parte-hartzaileek dantza kolektibo bat osatuko dute Museoaren Atrioan, artistak eta zenbait dantzarik gidatuta. Ekintza amaitutakoan, parte-hartzaileek DJ Pappiren musikaren erritmora bisitatu ahal izango dituzte Museoko aretoak.

Cecilia Bengoleak (Buenos Aires, 1979) bideo-instalazioa eta performancea uztartzen dituen ekintza bat dakar, Museoaren gunerik ikonikoenetako bat den Atriorako propio asmatua. Lau dantzarik eta DJ batek lagunduta, performanceak bateratu egingo ditu dancehall mugimenduen erritmoa eta ibilbide bisual bat, azken hori Frank Gehryren eraikinaren eraikuntza-prozesua gogora ekartzeko artxiboko bideoz osatua. Museoa osatzen duten materialak eta bertan bildutako zenbait artelan avatar bidez irudikatuta bistaratuko dira. Lanbroa, alabastroa nahiz titanioa hainbat pantailatan gorpuztuta ageriko dira, eta koreografia kolektiboan dantzatuko dira performancean parte hartuko duten dantzari eta Lagun guztiekin batera. Bideoa eta dantza nahastuta, eta eskaneatze- eta renderizazio-prozesuen bidez, artistaren gorputza —mugimenduan— fikziozko munduetako izaki eta materialtasun transformista bihurtuko da. Performanceak dirauen bitartean, zuzeneko dispositibo batek agerian jarriko du du metodologia hori; hala, pantailetan islatuta geratuko dira parte-hartzaileak eta haiek eratzen duten gorputz kolektiboa, materiazko avatar bihurturik.

Dancehall erritmo eta mugimenduek harildutako elementu horiek collage bisual eta performatibo bat osatuko dute. Jamaikako “beat” nagusiak —sustraiak Afrikan eta Kariben dituenak— paisaia bisual berri batean bilduko ditu momentu horiek guztiak eta, horrela, narratiba berriei emango die bide. Materialtasun mutanteen dantza leku baten memoria dantzatzean datza: zer izan zen, izatera nola iritsi zen, eta zer izatera irits daitekeen imajinatzea. Benetako eta asmatutako atalak elkartuz, eta dancehallaren bultzadek astinduta narratiba bisual instituzionalak berreraikiz, performance kolektibo horrek lausotu egingo ditu gorputzen, materialen, artelanen, Museoaren, dantzaren eta festaren arteko mugak.

Komisarioa: Maite Borjabad López-Pastor
Dantzariak: Craig Black Eagle, Damion BG, Katrin WOW, Nika Mad Spirit
Musika: DJ Pappi
Diseinu bisuala: Sebastien Mizermont
Jantzien diseinua: Marine Serre

Babesle teknologikoa:

OHIKO GALDERAK

Prezioa

Sarrerak: doan

Informazio gehiago

- 18:45: Maite Borjabad komisarioak obra aurkeztuko du Entzungelan.
- 19:15: parte-hartzaileak Atrio aldera joango dira.
- 19:30–20:30: ekintza artistikoa Atrioan egingo da.
- 20:30etik 21:30era bitarte, parte-hartzaileek Museoaren aretoak bisitatu ahal izango dituzte esklusiboki, Pappi DJak jarritako musikak girotuta.

- Lagunentzako aurresalmenta: iraila 22tik Aurrera.