
Azaroak 2, 18:00 h
Inaugurazio-hitzaldia: GEGO. infinitua neurtzen
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri. Plaza-kopurua mugatua da.
Lekua
Entzungela
Erakusketaren komisario eta Museoko arte-arduradun Geaninne Gutierrez-Guimarãesek Gego (Gertrud Goldschmidt, Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren obra aurkeztuko du; hots, XX. mendearen bigarren zatian Latinoamerikak eman zuen artistarik esanguratsuenetako baten obra. Hitzaldiak hari eskainitako erakusketaren edukia jorratuko du: 1950eko hamarkadaren hasieratik laurogeita hamarreko hamarkadaren hasierara bitarteko ibilbide kronologikoa, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, artista-liburuak eta ehunak biltzen dituena.
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri. Plaza-kopurua mugatua da.
Lekua
Entzungela