
Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren Kontzertua
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min.
Plaza-kopurua mugatua da.
Joan den abenduan Espainiako Gobernuaren Kultura eta Kirol Ministerioak Arte Ederren Urrezko Domina eman zion Amagoia Loroño zuzendari eta Asier Loroño presidente dituen Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoari (BAOS), eta ekitaldi honen helburua sari hori ospatzea izango da.
BAOS osatzen duten soinujole bikainak eta bestelako gonbidatuak elkartuko dituen kontzertu hunkigarria izango da, orkestrako kideek, BAOSen sortzaile Josu Loroño ospetsuaren urratsei jarraituz, musikaren inguruan egiten duten pedagogia- eta dibulgazio-lana goratzeko omenaldi aparta.
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min.
Plaza-kopurua mugatua da.