Menú

Array
(
)
AJAX: 

Dantza – Performance Works & Process. BalletCollective

fresh, unaffected, contemporary” – The New York Times

Goza ezazu New Yorkeko BalletCollective taldearen dantza-pieza berriez: artista, konpositore eta koreografoen elkarlanaren fruitu dira. Works & Process at the Guggenheim programak aurkeztua.

Works & Process programa Ford Foundation erakundeari esker gauzatu ahal izan da, Institute of International Education’s Global Travel and Learning Fund instituzioaren laguntzarekin.

Koreografia: Troy Schumacher
Jatorrizko musika: Julianna Barwick, Ellis Ludwig-Leone eta Mark Dancigers
Laguntza artistiko-kontzeptualak: Ken Liu, zientzia-fikzioaren egilea; Cynthia Zarin, poeta eta Dafy Hagai eta Paul Maffi argazkilariak
Dantzariak: New Yorkeko Balleteko kideak

 "Kolaborazio-prozesua dena da guretzat. Horri esker, arte-metodo desberdinak ebaluatzen ditugu, eta ballet tradizionalaren eta inguratzen gaituen munduaren ideiak handitu eta gureak egokitu ditzakegu", dio Troy Schumacherek, BalletCollectiven sortzaileak. "Ikuskizun honetarako niretzat gustukoenak diren BalletCollectiveren piezak bildu ditugu; bertan, gizakien arteko lotura-ikuspegi desberdinak aztertzen dira. Oso lan desberdinak dira elkarrekiko, baina hunkigarriak berdin-berdin. Musika eta mugimenduaren arteko konbinazio berrien inspirazio iturri bilakatu dira, , eta espero dugu konbinazio horiek balletaren hizkuntza handitu, eta jende askorengana helduko direla".

Troy Schumacher, BalletCollectiveren sortzaileari buruz

Troy Schumacher dantzari eta koreografo estatubatuarra da. New Yorkeko balleteko bakarlaria eta BalletCollectiveren sortzailea. Bere obra honako hauek interpretatu dute: New Yorkeko Balletak, Performa, Danspace Project, Guggenheimeko “Works in Progress” programak, Joyce Antzokiak, New Yorkeko Koreografia Institutuak eta NYUko Arte Eszenikoen Skirball Zentroak.  Schumacher hainbat artistarekin aritu da lankidetzan, horien artean: Jeff Koons eta David Salle, James Ramsey arkitektoa eta Ellis Ludwig-Leone konpositorea; baita teknologia enpresa askorekin —HP, Google, Sony— eta modako munduarekin zerikusia dutenekin ere —Thom Browne, Thakoon, Marques’Almeida eta Tom Ford, besteak beste—. Schumacher New Yorkeko Balleten hasi zen dantzatzen 2005. urtean. Atlantako Balletean, Chautauqua Dantza Eskolan eta American Ballet Eskolan ikasi zuen. Atlantan (Georgia) jaio bazen ere, Manhattanen bizi da Ashley Laracey emaztearekin, New Yorkeko Balleteko dantzari bakarlaria denarekin.

BalletCollectiveri buruz

BalletCollectivek artistak, konpositoreak eta koreografoak biltzen ditu ballet lanak sortzeko. Prozesuan arreta jarriz, taldeak obrak ekoizten ditu elkarlanean. Obra horiek arte diziplinen mugak handitzen dituzte eta publiko zabalarengana heltzen dira. Troy Schumacher koreografoak sortu zuen 2010. urtean, eta BalletCollectivek 50 kide artistikorekin baino gehiagorekin ibili da elkarlanean. Bestalde, hamar obra berri ekoitzi ditu.

BalletCollectiveren proiektu bakoitza diziplina anitzeko artista-talde batekin hasten da, kontzeptu edo ideia bat aztertzen ibiltzen dena. Ideia horretan oinarrituta, artista edo diseinatzaile baten obra sortzen dute, proiektuaren "iturri artistikotzat" hartzen dena.  Ondoren, koreografoak eta musikariak elkarrekin lan egiten dute partitura bat eta ballet bat sortzeko, iturri artistiko hori gauzatu edo horri aurre egin diezaioten.  Prozesu horren azken produktua zuzenean interpretatzen dute. Artista-talde berri bakoitzarekin, ideia berriak, erronka eta esperimentu berriak sortzen dira: azken finean, artea adierazteko modu berriak.

Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00

Sarrerak: 6 € Museoaren Lagunak eta 10 € publiko orokorra; txarteldegian eta webgunean eskuragarri ekainaren 26tik aurrera.

 

Desde el hasta el .

Argibide gehiago

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00, 944 35 90 90 telefonoan.

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×