Guggenheim

Flamenko gaurkotu, abangoardiako eta erraietakoenaren babesle nagusia da Jesus Carmona, 2020ko Sari Nazionalaren irabazlea, eta duela gutxi Benois de la Danse 2021 sari ospetsua ere jaso duena.

Baile de bestias ekoizpen berezi eta intimista da, eta bertan Manu Masaedo multiinstrumentista eta abeslaria du bidelagun Carmonak. Ikuskizunak sortzen duen mundu onirikoan, pertsona anonimo batek dantzatzeko erronka botatzen die bere barruko basapiztiei, horrela baretasuna aurkitu eta edertasun bihurtzeko, mugimendu eta emozio bilakatzeko eta bere burua zein besteena ulertu ahal izateko gakoak bilatzeko.

Jarduera hau “La Fundición” aretoarekin lankidetzan antolatu da, bere Dantzaldia jaialdiaren XXII. edizioaren eta Museoaren 25. urteurrenari dagokion TopARTE programaren baitan.