1920x1080 sinlogo 1
25. urteurrena
Urriak 25 – Abenduak 2

Denontzako BBKartea

Prezioa

Sarrera doan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrentzat

Urriaren 25tik abenduaren 2ra “Denontzako BBKartea” kanpaina garatuko da; hots, BBK-k babestutako ekimena Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurrena ospatzeko; horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiek Museoa doan bisitatzeko aukera izango dute. Komunitateak parte hartzeko eta Museoaren sustraitzea eskertzeko modu bat izango da, urte hauetan guztietan zehar izandako arrakastaren giltzarria baita.

Sarrerak webgunean erreserba daitezke urriaren 13tik aurrera (9:00etan hasita). Call Center bat ere badago erreserbak egiteko, eta astelehenetik ostiralera egin ahal izango dira 9:00etatik 14:00etara bitartean. Call Centerreko zenbakia: 94 555 1380

Sarrera izenduna, pertsonala eta besterenezina da. Museora sartzerakoan NANa edo, halakorik ezean, errolda-ziurtagiria erakutsi beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko eta Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi zarela frogatzeko.

 

Prezioa

Sarrera doan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrentzat