Errezitala: Richard Serrari omenaldia
Prezioa
12 € Lagunek / 15 € publikoak oro har
Lekua
Denboraren materia, 19:30
Samson Tsoy piano-jotzaile ospetsuaren eskutik, Richard Serraren omenezko piano-errezitala eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoak. Bai musikariarentzat berarentzat, baita Museoarentzat ere, kontzertua Richard Serrari eta haren obrari eskainitako omenaldi hunkigarria izango da, artistaren urtebetetze-eguna izango litzatekeena ospatzeko antolatua. Emanaldiaren programa Bachen eta Beethovenen konposizioz osatuko da, eta Patricia Sojo musikologoaren aurkezpen bat ere egongo da tartean. Errezitalaren ondoren, Sojo eta Tsoyren arteko solasaldia egongo da.
2021ean, Tsoyk (Kazakhstan, 1988) Richard Olivier Messiaen-en Denboraren amaierarako laukotea interpretatu zuen Serraren Transmitter (2020) eskulturaren aurkezpen-ekitaldian, Le Bourget-eko Gagosian Gallery-n.
Bere originaltasunarengatik eta irudimenarengatik da goraipatua Tsoy, eta hamaika tokitan jo izan du, tartean New Yorkeko Carnegie Hall eta Londresko Wigmore Hall antzokietan. Halaber, Ragged Music Festival programatu du Amsterdamgo Muziekgebouw aretoan, eta Municheko Segurtasun Konferentziaren inaugurazioan munduko buruzagi politikoen aurrean jo duen lehen musikari klasikoa ere bada. Kritikariek "ausarta" dela esan izan dute (New Statesman), baita haren emanaldiak “kosmikoak” direla ere (The Observer).
Tsoy ohiko gonbidatua izaten da mundu osoko kontzertu-areto eta jaialdi nagusietan, eta nazioarteko orkestrekin ere aritzen da, berrikien Londresko Orkestra Filarmonikoarekin, Birmingham Hiriko Orkestra Sinfonikoarekin eta Municheko Ganbera Orkestrarekin. Bere bakarkako lehen albuma, Inmost Heart, 2025eko otsailean kaleratuko du Linn Records etxeak.
Errezitalaren iraupena, gutxi gorabehera: ordu 1
Plaza-kopurua mugatua da.
Ezingo da sartu behin emanaldia hasita.
*Programak aldaketak izan ditzake. Bilbao House Concerts-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.
Prezioa
12 € Lagunek / 15 € publikoak oro har
Lekua
Denboraren materia, 19:30