
EspacioART. Abentura artistikoak. Nola asmatu zeure lengoaia sekretua?
Prezioa
Prezioa: 5 € Museoaren Lagunek eta 7 € publikoak oro har.
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat.
Artistek emandako jarduera honek familia osoarentzako aurkikuntza- eta sormen-espazioak proposatzen ditu. Hilabete honetako erronka emozioekin loturiko lengoaia sekretu bat sortzea izango da, Joan Mirók egin zuen bezala. Miroren sinbolo enigmatikoak misterioz beteta daude, eta era askotara interpreta daitezke. Parte-hartzaileek sentimenduak identifikatzen ez ezik, Miró inspirazio-iturri hartuta asmatutako zeinuekin adierazten ere ikasiko dute.
Iraupena: ordu 1 eta erdi
Adina: : 3–5 urte
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Martxoak 4, larunbata (euskaraz), eta martxoak 5, igandea (gaztelaniaz)
Martxoak 11, larunbata (gaztelaniaz), eta martxoak 12, igandea (euskaraz
Prezioa
Prezioa: 5 € Museoaren Lagunek eta 7 € publikoak oro har.
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat.