
Esther Musgo bidelagun
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Topagunea eta ordua: Community mahaia, 12:00 eta 17:00
Ezagutu Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakusketa, Esther Musgoren (Esther Moñivas Mayor) eskutik; Arte Garaikidearen Historian doktorea da, bitarteko esperimentaletan espezializatua.
Bisita honetan, urak arte garaikidean duen egitekoa aztertuko dugu, bai tresna gisa, bai paisaiarekin lotutako inspirazio-iturri gisa. Esther Musgorekin (Esther Moñivas Mayor) batera eta haren begirada adituaren laguntzarekin, Frankenthalerren kolore-orban jariakorrak behatzeko modu berriak landuko ditugu, urak oihalean duen presentzia zuzena aztertuko dugu eta oinarrizko indar gisa duen eragina baloratuko dugu. Proposamen honetan, urak Museoaren inguruan duen garrantziaz ere hausnartuko du Musgok.
Iraupena, gutxi gorabehera: 55 min
Plaza-kopurua mugatua da
Helen Frankenthaler
Urdin mugikorra (Moveable Blue), 1973 (xehetasuna)
Akrilikoa mihise gainean
177,8 x 617,8 cm
ASOM Collection
© 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP
Argazkia: © ASOM Collection
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Topagunea eta ordua: Community mahaia, 12:00 eta 17:00