
Kuraia Jaialdia
Prezioa
Sarrerak: 5 € Lagunek eta 8 € publikoak oro har, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 60 minutu (etenaldirik gabe).
Plaza-kopurua mugatua da.
Gyorgy Ligeti (1923–2006) hungariar jatorriko austriar konpositorearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dugu haize-boskoterako kontzertu batekin (flauta, oboea, klarinetea, fagota eta tronpa). Saioak konpositoreak mota horretako formaziorako idatzi zituen obra guztiak jasoko ditu: 6 bagatela eta 10 pieza. Programa osatuko dute omenduaren belaunaldi berekoa den György Kurtág (1926) konpositore hungariar handiaren boskoteak eta egungo euskal sortzailerik nabarmenetarikoa den Joseba Torreren (1968) boskoteak.
Kontzertua Kuraiak Museoaren TopARTE programarekin lankidetzan antolatzen duen Musika Garaikidearen Nazioarteko Jardunaldien baitan programatuta dago.
Ensemble Kuraiak interpretatua: Xabier Calzada (flauta), Mikel Albistur (oboea), Sergio Barranco (klarinetea), Aitor Gullon (fagota), Asier Urreta (tronpa). Mª Eugenia Luc, zuzendari artistikoa, eta Andrea Cazzaniga, zuzendaria.
Prezioa
Sarrerak: 5 € Lagunek eta 8 € publikoak oro har, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 60 minutu (etenaldirik gabe).
Plaza-kopurua mugatua da.