
Gabonetako tailerrak. Neguko zoruak: behetik sortzen den artea
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Askotan ez diogu lurrari arretarik eskaintzen, baina sustraiz, hostoz, haziz eta ezkutuko bizitzaz betetako mundu liluragarri bat dago gure oinen azpian. Lurraren arteak erakusketako artistek lurrak ekosistema eta inspirazio artistikoaren iturri gisa duen edertasuna eta konplexutasuna ezagutzera gonbidatzen gaituzte.
Jarduera honetan aztergai hartuko ditugu lurrak neguan (hau da, hotzak eta hezetasunak lurpeko geruzetan ezkutatzen den aberastasuna babesten dutenean) hartzen dituen formak eta ehundurak. Buztina, lurra, harriak, hostoak, haziak edo sustraiak baliatuta, parte-hartzaile bakoitzak neguko lurzoruaren zati bat modelatuko du. Azkenik, pieza guztiak horma-irudi kolektibo handi batean elkartuko ditugu, partekatzen dugun eta konektatzen gaituen lurraren sinbolo moduan. Esperientzia sentsorial eta kolaboratibo honetan, artea, natura eta ingurumenaren gaineko kontzientzia elkartuko ditugu.
Abenduak 22 (gaztelaniaz), 26 (euskaraz), 29 (gaztelaniaz); urtarrilak 2 (euskaraz) eta 3 (gaztelaniaz)
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mónica Rodríguez-Curiel
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00

