
Gabonetako tailerrak. Neguko zuhaitzak: bizitza lo
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Jarduera honetan, neguan hotza iristen denean natura nola aldatzen den ikusiko dugu. Neguko paisaiaren ehundurak, koloreak eta formak behatuko ditugu gure arte-sorkuntzarako inspirazio-iturritzat erabili ahal izateko.
Ikasiko dugu zuhaitzek neguan “lo egiten dutela” energia gorde eta udaberrirako prestatzeko. Lurraren arteak erakusketan barrena ibiliko gara inspirazio bila, eta geure neguko zuhaitza sortuko dugu naturako materialak erabiliz —adarrak, hostoak, haziak— eta kolore hotzekin apainduz. Modu horretan, artea eta natura batuko ditugu, eta ingurumenarekiko begirada bare eta errespetuzkoa ere garatuko dugu.
Abenduak 22 (euskaraz), 26 (gaztelaniaz), 29 (euskaraz); urtarrilak 2 (gaztelaniaz) eta 3 (euskaraz)
Adina: 3–5 urte
Saioaren gidariak: Mónica Martínez, Maite Ruiz
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
