Guggenheim

Goza ezazu nazioarteko Forum of Visual Practitioners topaketaren saioetako batez. Pandemiaren ondoren lehen aldiz, eta SHAKE it to SHAPE it! goiburupean, jardunaldiak Bilbon izango dira uztailaren 27tik 30era bitartean. Kulturartekotasuna, iraunkortasun soziala eta etorkizun digitalak izango dira eztabaiden hiru ardatz nagusiak. Museoan egingo den saioan, The Art of Hosting and Harvesting Conversations that Matter, parte-hartzaileek komunitatea sortuko dute, eta horrez gain, topaketa-egunetan hirian, inguruan eta Museoan bertan banaka zein taldean “jasotako” esperientziak partekatuko dituzte.

Jarduera International Forum of Visual Practitioners-ekin lankidetzan egingo da TopARTE programaren baitan eta Museoaren 25. urteurrena dela-eta.

Iraupena: 60 min.