Guggenheim

Zatoz Museoko Arte Ardura eta Hezkuntza alorretako profesionalek eskainitako bisitaldi paregabe hauetan parte hartzera erakusketa berrietako edukien gaineko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko.

  • Arte-arduradunen ikuspegia: Emakumeak abstrakziogile (azaroak 3): Lekha Hileman Waitoller, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna eta erakusketaren komisarioa, gidari izango da erakusketako lan nagusiak aurkezteko ibilbidean.
  • Funtsezko kontzeptuak: Emakumeak abstrakziogile (azaroak 10): Luz Maguregui, Hezkuntzako koordinatzailea, bertaratuekin solasean arituko da obren alderdi orokorrak eta didaktikoak hizpide hartuta.