Reflejos-maushaus
Familiak
Azaroak 22 eta 29, larunbatak, eta azaroak 23 eta 30, igandea

Islak (Adina: 3–5)

Prezioa

Dohainik

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3-5 urtekoen jardueretan, gutxienez 2 sarrera erosi beharko dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Anish Kapoorren Zuhaitz garaia eta begia lanaren esferaren gainazalek elkar islatzen eta errefraktatzen dute, eta jolas bisual horretan sartzen dira horiei begira daudenak. Aldi berean, eguzkiak eta itsasadarreko urak Museoaren eraikineko titaniozko azalaren gainean distira egiten dute.

Frank Gehryk diseinatutako arkitekturan eta Kapoor artistaren eskulturan inspiratuta, egitura eta artefaktu islatzaile desberdinak sortuko ditugu, eskala errealean eta maketa txikietan, horiekin elkarreragiteko eta dibertitzeko. Argiaren bidez eta gure irudia abiapuntutzat hartuta, testura eta material desberdinekin esperimentatuko dugu, eta distira askotarikoak eta distortsionatuak aurkituko ditugu.

Saioaren gidaria: Maushaus

Ordua: 17:00 h

Azaroak 22, larunbata: 3–5 urte

Azaroak 23, igandea: 3–5 urte

Azaroak 29, larunbata: 3–5 urte

Azaroak 30, igandea: 3–5 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Jarduera esklusiboa eta doakoa Museoaren Lagunentzat

Prezioa

Dohainik

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3-5 urtekoen jardueretan, gutxienez 2 sarrera erosi beharko dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.