
Jolas-esperientziak
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Pieza solteekin jolasean
Otsailak 21, larunbata
Proposamen honek egituratu gabeko jolas irekia planteatzen du Lurraren arteak erakusketarekin lotura duten artistak inspirazio-iturri hartuta. Bertan, material naturalak libreki esploratu ahal izango dira formak, konposizioak eta esku-hartze artistiko txikiak sortze aldera. Modu horretan, konturatuko gara natura bera ere sormenerako lengoaia izan daitekeela.
Jarduerak esperimentazioa eta materialekiko sentsibilitatea sustatzen ditu, eta aukera eskaintzen du elementu organikoak erabiliz figurak, eskulturak nahiz mapak egiteko, izan banaka zein taldeka.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Jolas sentsorialak: sentitu, jolastu, sortu
Otsailak 14, larunbata
Zentzumenen bidez, iraganaren eta orainaren arteko zubia ikertuko dugu mundu magikoak eta errealitatea ikusteko modu berriak ezagutuz.
Mark Leckey artistaren instalazioa bisitatuta, “bere bikaintasunean zegoen hiriak” gure baitan pizten dituen emozioak arakatuko ditugu. Soinuak inguratu eta inspiratu egingo gaitu nor bere ipuinaren protagonista bihurtzeraino. Ekintzaz, irudimenez eta dibertsioz betetako esperientzia izango da, hiriaren ikuspegi propioa izatera gonbidatuko gaituena.
Proposatutako jolas sentsorialek bizipen aberasgarri eta esanguratsua bultzatzen dute, eta familia osoak elkarlanean askatasun osoz parte hartzeko diseinatuta daude.
Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz
Ordua: 10:15, 3–5 urte arteko talde bat; 12:15, 6–10 urte arteko talde bat
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

