Lets go to the movies 2024
Proiekzioak
Otsailak 21, 18:30 h

Let’s Go To The Movies!

Prezioa

Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Liburutegia

Informazio gehiago

Jarduera osoa ingelesez.
18 urtetik gorakoak.
Iraupena: ordu 1. .
Plaza-kopurua mugatua da. .

Beste behin Museoaren karteldegian da British Council-ekin egindako lankidetza, eta, horri esker, duela gutxi ekoitzitako zinema britainiar onenaren hainbat saio eskaini ahal izango ditugu. Goza ezazu saio bakoitzean proiektatutako pelikula ikusten eta, ondoren, komenta ezazu talde txiki batekin, ingelesa modu lasaian praktikatuz, British Council Bilbaoko irakasleek gainbegiratuta.

Oraingo honetan, An Irish Goodbye (Erresuma Batua, 2022) ikus ahal izango dugu, Tom Berkeley eta Ross Whitek zuzendutako filma. Ipar Irlandan gertatzen da, landa-eremuan; amaren azken borondatea jarraitzeko biltzen diren bi anaia izango dira protagonistak. 2023an, film labur onenaren BAFTA sariaz gain, akziozko film labur onenaren Oscar saria jaso zuen. James Martin protagonista Down sindromedun lehen aktorea da, Estatu Batuetako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak saritutako film batean parte hartzen duena.

Prezioa

Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Liburutegia

Informazio gehiago

Jarduera osoa ingelesez.
18 urtetik gorakoak.
Iraupena: ordu 1. .
Plaza-kopurua mugatua da. .