
Let’s Go to the Movies proiekzioak [+18]
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:30
Praktikatu ingelesa gai sozialei buruzko film laburrez eta film berrien pasarteez gozatzen duzun bitartean, British Council Bilbaoko irakasleek gidatutako saioetan.
Honako hau Areeba Naveed eta Fatima Syed zuzendarien My body, Your Choice? (2022, 11 min) film laburrean oinarrituko da. Filmak Pakistanen emakumeen gorputza ulertzeko dauden modu ezberdinak aztertzen ditu. Emanaldia British Council eta Scottish Documentary Instituteren Resistance programaren baitan antolatu da; hots, zapalkuntza-egoeretan zaurgarriak diren pertsonen eta kulturen erresilientzia aitortzera bideratutako ekimenaren baitan. Saioa British Councileko irakaslea den Priyanka Bhanjik dinamizatuko du.
Iraupena: 75 min
Jatorrizko bertsioan, ingelesez. Plaza-kopurua mugatua da. British Councilekin elkarlanean egindako jarduera. 18 urtetik gorakoentzat.
*Jarduerak aldaketak izan ditzake.
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:30
