
Lucinda Childsekin topaketa & performancea
Prezioa
Doakoa; txarteldegian eta webgunean eskuragarri
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 50 min Jarduera ingelesez izango da, eta aldi bereko itzulpena egongo da gaztelaniara. Plaza-kopurua mugatua da.
Irailak 19 eta 20, asteartea eta asteazkena
Museoaren hirugarren solairuan, Bildumako obren erakusketaren baitan, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen mugarri batez gozatzeko aukera izango dugu: Dance (1979) perfomancea, Lucinda Childs dantzari eta koreografoaren, Philip Glass konpositorearen eta Sol LeWitt artista bisualaren arteko lankidetzaren emaitza. Pieza hori Sekzioak/Intersekzioak: Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte antologian jarri zen ikusgai Museoan, Sol LeWitt-en Horma-irudia 831. zk. obrarekin batera. Orain ere biak daude ikusgai.
Lucinda Childs, dantza garaikidearen funtsezko erreferenteetako bat, Museoko arte-arduraduna eta Sekzioak/Intersekzioak erakusketaren komisarioa den Lekha Hileman Waitolerrekin arituko da mugimendudun sormenaren mugarria izan zen Dance performanceari buruz solasean. Elkarrizketaren ondoren, Childs konpainiako Caitlin Scranton dantzariak Dance ikuskizuneko solo bat antzeztuko du, beren-beregi moldatua. Jarduera amaitzeko, Childs eta Hileman Waitollerrek publikoaren galderak erantzungo dituzte.
©Photography SALLY COHN
Prezioa
Doakoa; txarteldegian eta webgunean eskuragarri
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 50 min Jarduera ingelesez izango da, eta aldi bereko itzulpena egongo da gaztelaniara. Plaza-kopurua mugatua da.