Ciclo-cine-artes-de-la-Tierra
Eszenan
Otsailaren 18tik 22ra

Lurraren arteak zinema-zikloa

Prezioa

3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30

Lurraren arteak erakusketaren harira aukeratutako dokumentalen eta fikziozko filmen proiekzioak aurkeztuko ditu Museoak. Zikloak iraganean, orainean eta etorkizunean lurrean bizitzeko modu desberdinei buruz hausnartzeko gonbita luzatzen du kultura eta natura uztartzen dituzten istorioen bitartez.

Hainbat gai eta ikuspegi jorratuko dira: herri indigenen jakintza Amazoniako baso-soiltzearen aurkako erresistentzia gisa, naturalista viktoriarrek Ascension uhartean egindako esku-hartzea, gizakiek bizirik irauteko hibernatu egin behar duten mundu bati buruzko fabula bat, Espainia hustuko landa-mundua edo emakume erlezain baten bizitza Mazedonian. Osteguneko eta ostiraleko proiekzioetan* Anna Cornudella Castrok eta Juan Palaciosek hartuko dute parte, hurrenez hurren, eta publikoarekin hitz egingo dute bakoitzak zuzendutako filmen inguruan.

Programa:

  • Otsailak 18, asteazkena
    TerraForma (2024). Zuzendariak: Kevin Brennan eta Laurence Durkin. Ingelesez, gaztelaniako azpitituluekin. Iraup.: 62 min
  • Otsailak 19, osteguna*
    Hibernación humana (2024). Zuzendaria: Anna Cornudella Castro. Ingelesez, gaztelaniako azpitituluekin. Iraup.: 87 min. Ondoren, solasaldia.
  • Otsailak 20, ostirala*
    Meseta (2019). Zuzendaria: Juan Palacios. Gaztelaniaz. Iraup.: 89 min. Ondoren, solasaldia.
  • Otsailak 21, larunbata
    La memoria de los árboles (2023). Zuzendaria: Simon Hernandez. Gaztelaniaz. Iraup.: 69 min.
  • Otsailak 22, igandea
    Honeyland (2019). Zuzendariak: Tamara Kotevska eta Ljubomir Stefanov. Mazedonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Iraup.: 85 min.

Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluekin.

*Programak aldaketak izan ditzake. Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30