Guggenheim

Lygia Clarken obrari buruzko mahai-inguru honetan, arte latinoamerikar moderno eta garaikideko aditu askok hartuko dute parte; besteak beste, hauek: Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Guggenheim Bilbao Museoari atxikitako arte-arduraduna eta erakusketaren komisarioa; Adele Nelson, Texaseko Unibertsitateko (Austin) Artearen Historiako irakasle elkartua eta Ikus-entzunezko Ikasketa Latinoamerikarren Zentroko zuzendari laguntzailea; eta Paulo Miyada, Tomie Ohtake Institutuko arte arduraduna eta São Pauloko 34. Bienalaren artearduradun laguntzailea.

Clarken ibilbide artistikoko lehenengo etapari buruz (1948–1958) arituko dira parte-hartzaileak, eta gai garrantzitsuak aztertuko dituzte, erakusketarako hautatutako obrak abiapuntutzat hartuta eta dauzkan hiru atal historikoak errespetatuta.

Lygia Clark
Lygia Clark  at the first Exposição neoconcreta (Neoconcrete Exhibition) at the Museu de Arte Moderna, Rio de Janeiro, 1959.
© Courtesy of "The World of Lygia Clark" Cultural Association