Aprendiendo a dibujar II
Familiak
Igandetan, apirilaren 21etik maiatzaren 26ra, 17:15–18:45 h

Marrazten ikasiz II

Prezioa

Prezioa: 42 € Lagunek eta 54 € publikoak oro har. Saio solteak (libre egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Lekua

Liburutegia

Informazio gehiago

Adina: 6–11 urte.
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: gaztelania

Marrazteak pentsatzen laguntzen digu. Haurrentzako ikastaroaren azken zatian, marrazketaren aukerak aztertuko ditugu hautemateko tresna gisa hartuta; era berean, marrazkia praktikatuz munduarekiko harreman berri bat ezar dezakegula ikusiko dugu.

Hasteko, errealitatea marrazkiaren bidez nola hauteman dezakegun pentsatuko dugu. Marrazteak geldiarazten laguntzen digu, beste era batera behatzeko, gure begirada zabalduz. Saio hauetan zehar, gauzen egitura marraztuko dugu, haien azaleko itxuratik haratago, edo marrazkia erabiliko dugu gure irudimenak eskaintzen dizkigun irudiak proiektatzeko.

Emaitzak harrigarriak eta oso dibertigarriak izango dira ziurrenik. Ikastaroan zehar, hainbat teknika erabiliko dira; hala nola, ikatz-ziria, akuarela edo errotuladoreak, eta margotzeko hainbat euskarri erabiliz esperimentatuko da.

Nork emango du: Raúl Domínguez Pazo

Hirugarren hiruhilekoa: apirilaren 21etik maiatzaren 26ra

Apirilak 21: Marrazten pentsatu

Nola ikusaraz ditzakegu gure ideiak eta pentsamenduak? Gertatzen zaiguna, sentitzen duguna eta gertatzea nahi duguna islatzen saiatzeko marraztuko dugu.

Apirilak 28: Ikusi eta egin

Museoko aretoetan barrena gabiltzan bitartean, marraztu egingo dugu. Normalean, erakusketa batera artelanak ikusteko asmoarekin sartzen gara, baina nola aldatzen da ikusgai dauden piezen pertzepzioa begiratzen ditugun bitartean horiek marrazten hasten bagara?

Maiatzak 5: Azalera eta egitura

Gauzen gainazalari begiratuz, horien barrualdea nolakoa den asmatzen saiatuko gara. Oihal baten atzean zer ezkutatzen den imajinatuko dugu, txori baten eskeletoa nolakoa izan daitekeen edo eraikin bateko hormen atzean zer dagoen.

Maiatzak 12: Irudimenezko lekuen mapak sortzen

Guk bizi nahiko genukeen hiria diseinatuko dugu, planeta ezezagun bat edo, besterik gabe, marrazten duzun bitartean zure hatzetatik sortzen den lurralde bat.

Maiatzak 19: Ohiz kanpoko elkartzeak: Frottage teknika

Frottage teknikak hainbat objektu eta gainazalaren testura erreproduzitzeko aukera ematen du. Formak eta bilbeak gainjarriz, geure konposizio harrigarriak sortuko ditugu.

Maiatzak 26: Musika ikusi, marrazkia entzun

Soinuak eta musika-konposizioak bisualki irudika ote daitezke? Musikaren eta marrazkiaren arteko korrespondentziaren bidez, gure barne-esperientzia finkatzen ikasiko dugu trazua eta kolorea erabilita.

Prezioa

Prezioa: 42 € Lagunek eta 54 € publikoak oro har. Saio solteak (libre egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Lekua

Liburutegia

Informazio gehiago

Adina: 6–11 urte.
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: gaztelania