Aprendiendo-a-dibujar
Beste jarduera batzuk
Larunbatak edo igandeak, 17:00–18:30

Marrazten ikasten

Prezioa

Lehen zatiaren prezioa: 45 € Lagunek eta 55 € publikoak oro har. Saio solteak (lekua egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Marrazteko, xehetasunez begiratu behar da. Marrazteak gelditzen, behatzen eta berriro begiratzen laguntzen digu. Marraztea adieraztea da. Gozatzeko tresna bat eta arte-diziplina bat izateaz gain, marrazkia sormen-prozesuaren abiapuntua da artista eta arkitekto askorentzat.

Ikasturtean zehar, marrazkia zer den eta zertarako erabiltzen den ikasiko dute parte-hartzaileek. Halaber, marrazki-mota ezberdinak ezagutuko dituzte, eta artistak nola marrazten duten eta zertarako egiten duten.

Ikastaroan tailer progresiboak programatu dira azarotik maiatzera bitarte, aldi baterako hiru bloketan banatuta; era horretan, hasieran ariketa esperimentalekin hasi eta komikien marrazkiak egiten amaituko dute ikastaroaren amaiera aldera. Hainbat teknika erabiliko dira; hala nola, ikatz-marrazkia, akuarela, errotuladoreak, koloretako arkatzak eta baita marrazki digitala ere.

Larunbatak, 17:00–18:30
Lehen zatia (6 saio): azaroak 12, 19 eta 26 eta abenduak 3, 10 eta 17.
Azaroak 12: marrazkia, hizkuntza unibertsala
Azaroak 19: begiratzen ikastea: ikuspuntua
Azaroak 26: Jolastu eta marraztu!
Abenduak 3: argiak eta itzalak
Abenduak 10: objektuak eta ehundurak
Abenduak 17: Museoan zehar marrazten

Igandeak, 17:00–18:30
Lehen zatia (6 saio): azaroak 13, 20 eta 27 eta abenduak 4, 11 eta 18.
Azaroak 13: marrazkia, hizkuntza unibertsala
Azaroak 20: begiratzen ikastea: ikuspuntua
Azaroak 27: Jolastu eta marraztu!
Abenduak 4: argiak eta itzalak
Abenduak 11: objektuak eta ehundurak
Abenduak 18: Museoan zehar marrazten

Adina: 6–11 urte

Izen-emateak: urriaren 20tik aurrera.

Prezioa

Lehen zatiaren prezioa: 45 € Lagunek eta 55 € publikoak oro har. Saio solteak (lekua egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.