Aprendiendo-a-dibujar
Beste jarduera batzuk
Hirugarren zatia: larunbatak, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, 17:15–18:45

Marrazten ikasten

Prezioa

Prezioa: 42 € Lagunek eta 54 € publikoak oro har; saio solteak (lekua egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har

Lekua

Hezkuntza-gunea eta Liburutegia

Marrazteko, xehetasunei erreparatu behar zaie. Marrazteak gelditzen, behatzen eta berriro begiratzen laguntzen digu. Marraztea adieraztea da. Gozatzeko tresna bat eta arte-diziplina bat izateaz gain, marrazkia sormen-prozesuaren abiapuntua da artista eta arkitekto askorentzat.

Ikastaroaren hirugarren zati honetan, haurrek eskuak eta gorputza marrazteko jolasean hartuko dute parte, eta bitarteko hori erabiliko dute istorio dibertigarriak kontatzeko.

Apiriletik maiatzera bitarteko sei asteburutan egiteko tailer progresibo moduan sortu bada ere, jarduera egun baterako eros daiteke plaza libreak egonez gero. Hezitzailea: Raul Dominguez.

Hirugarren zatia: larunbatak, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, 17:15–18:45  

Apirilak 22: Marrazteko eskuak
Apirilak 29: Giza gorputzaren proportzioak
Maiatzak 6: Keinu bidezko marrazkia eta aurrez aurreko apunteak
Maiatzak 13: Istorioak kontatzeko marraztea
Maiatzak 20: Marrazteko makinak eta asmakizunak
Maiatzak 27: Marrazketa digitalerako hastapenak

Adina: 6–11 urte

Prezioa

Prezioa: 42 € Lagunek eta 54 € publikoak oro har; saio solteak (lekua egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har

Lekua

Hezkuntza-gunea eta Liburutegia