
Marrazten ikasten II
Prezioa
Prezioa: 42 € Lagunek eta 54 € publikoak oro har. Saio solteak (lekua egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har
Lekua
Hezkuntza-espazioa
Marrazteak gelditzen, behatzen eta berriro begiratzen laguntzen digu. Haurrei zuzendutako marrazketa-ikastaro hau hasteko, aurrez aurreko marrazkiak zirriborratuko ditugu lehenik. Ondoren, perspektibak, animaliak, lorategiak, basoak nahiz zuhaitzak marraztuko ditugu; argia nola marraztu edo iluntasuna nola sortu ikusiko dugu; kolorea nola nahastu, lausodurak nola gainjarri…
Ikastaroa urritik maiatzera bitarteko tailer progresibo moduan pentsatuta dago. Tailer horietan hainbat teknika erabiliko dira, hala nola ikatz-ziria, akuarela edo errotuladoreak, eta pintatzeko hainbat euskarrirekin esperimentatuko da.
Adina: 6–11 urte
Iraupena: 90 min.
Nork emango du: Raul Dominguez Pazo
Hizkuntza: gaztelania
Lehen zatia: urriaren 22tik azaroaren 26ra
Urriak 22, igandea: Gorputz osoaren autorretratua
Urriak 29, igandea: Nondik begiratzen dugu? Ikuspegia eta sakontasuna
Azaroak 5, igandea: Orbana, lerroa eta puntua
Azaroak 12, igandea: Ikatz-marrazkia: egin eta desegin
Azaroak 19, igandea: Kolorea eta gardentasuna: akuarelarako sarrera
Azaroak 26, igandea: Artista-liburua
Prezioa
Prezioa: 42 € Lagunek eta 54 € publikoak oro har. Saio solteak (lekua egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har
Lekua
Hezkuntza-espazioa