Aprendiendo-a-dibujar
Familiak
Urtarrilaren 20tik martxoaren 16ra, 17:15–18:45

Marrazten ikasten II

Prezioa

Prezioa: 63 € Lagunek eta 81 € publikoak oro har. Saio solteak, lekurik egonez gero: 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har

Lekua

Liburutegia

Haurrentzako marrazketa-ikastaroarekin jarraituko dugu, oraingoan esperimentazioaren bidez: marrazteko modu berriak bilatu eta ezusteko emaitzak lortuko ditugu. Gorputzaren mugimenduak eskaintzen dituen adierazpen-aukerak aztertuko ditugu, eta aztergai hartuko dugu, baita ere, zer gertatzen den taldean marrazten dugunean edo marrazteko tresnak guk geuk sortzen ditugunean. Emaitzak, ezbairik gabe, harrigarriak eta oso dibertigarriak izango dira.

Adina: 6–11 urte
Iraupena: 90 min
Nork emango du: Raúl Domínguez Pazo
Hizkuntza: gaztelania

Bigarren hiruhilekoa: urtarrilaren 20tik martxoaren 16ra

Urtarrilak 20, larunbata: Gorputz osoarekin marraztu
Gorputz-mugimenduaren aztarna edo erregistro gisa hartuko dugu marrazkia, eta, eskuaz gain, gorputzeko beste atal batzuk ere erabiliko ditugu marrazteko. Simetria eta zoria bezalako kontzeptuak ere izango dira tartean saio honetan.

Urtarrilak 27, larunbata: Ingeradarik gabe! Irudia eta atzealdea
Erronka zera izango da, irudiak marraztea —bolumen bat, adibidez— inguruko lerrorik gabe. Horretarako, bestelako marrazketa-tresna batzuekin esperimentatuko dugu, hala nola kotoia, oihal-zatiak eta grafito hautsa.

Otsailak 3, larunbata: Taldean marraztu
Marrazkiaren euskarria aldatzea, taldean aritzea beste inoren marrazkia jarraituz… Dibertsioa ez ezik, komunikazioa eta talde-lana ere tailer honen parte garrantzitsuak izango dira.

Otsailak 10, larunbata: Ura eta mendia. Txinako pinturaren hasi-masiak
Ura eta mendia, horixe da Shan shui esapideak hitzez hitz esan nahi duena. Horrela deitzen zaio txineraz paisaia-pinturari, eta guk pintura-mota horren berariazko teknikak eta materialak landuko ditugu.

Otsailak 17, larunbata: Sortu zeure lan-tresnak
Geure marrazketa-tresnak sortzera jolastuko gara: urrutitik marraztu ahal izateko arkatz- eta pintzel-luzagailuak, edota tramankulu mekanikoak, tartean, espirografoak edo motorrak.

Otsailak 24, larunbata: Guraizeekin marraztu
Marrazteko beste modu bat esperimentatuko dugu: guraizeekin moztu, eta collagearen teknikak eskaintzen dizkigun aukerak eta mugak esploratuko ditugu.

Martxoak 2, larunbata: Labirintoak marrazten
Labirintoak zer diren eta nolakoak diren ikasteaz gain, guk geuk sortutako labirintoa ere marraztuko dugu.

Martxoak 9, larunbata: Tridimentsionalitatea
Gure marrazkiak objektu bihurtuko ditugu: hiru dimentsio emango dizkiegu ebakien eta tolesturen bidez, origami diziplinan bezalaxe.

Martxoak 16, larunbata: Utziozu zuhaitzari marrazten
Posible al da gizakia ez den organismo batekin elkarlanean marraztea? Zuhaitz batek marraz dezake? Nola? Eta, hala bada, nor izango litzateke marrazkiaren egilea?

Prezioa

Prezioa: 63 € Lagunek eta 81 € publikoak oro har. Saio solteak, lekurik egonez gero: 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har

Lekua

Liburutegia