
MEM Jaialdiko performanceak
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 8 € publikoak oro har
Museoan Arte Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdiaren -MEM- bi saio egingo dira, eta Txema Agirianok egingo ditu komisario-lanak. Azaroaren 7an, ostirala, zinema-saioa aurkeztuko da Entzungelan, zuzeneko dantza eta musikarekin, eta horren barruan Josu Rekalderen “Variation around the evidence” filma estreinatuko da, sareetatik iristen zaigun informazioaren egiazkotasunari buruzko gogoeta egiten duena. Ondoren, performance bat egingo da, Irlandako mendebaldeko antzinako tradizio batean oinarritua, Sandra Corrigan Breathnache-en eskutik.
Azaroaren 8an, larunbata, Richard Serraren “Denboraren materia” instalazioak inguratuta, Janneke van der Putten artista nederlandarrak errezitaldi musikal esperimental bat eskainiko du a cappella.
Programa
Azaroak 7, ostirala
- Josu Rekalderen “Variation around the evidence” filmaren estreinaldia. Iraupena: 40 min.
- Eirí Sandra Corrigan Breathnach performancea. Iraupena: 30 min.
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
Sarrerak: 5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har. 15 urtetik gorakoentzat.
Aldaketak izan ditzake
Azaroak 8, larunbata
Janneke van der Putten, Cycles: Overtones and Glottis Attack
Van der Putten-ek Richard Serraren Denboraren materia instalazioa aztertuko du, obrarekiko lotura fisiko eta mental sakonean. Esku-hartze akustiko bikaina da; bertan, apaingarririk gabeko ahotsaren antzinako balioak beste garai eta tradizio batzuk ekarriko ditu gogora; gorputz- eta soinu-esperientziak interakzio harrigarriak sortuko ditu ezohiko eszenatoki batean.
Topagunea eta ordua: Atrioa, 13:00
Iraupena, gutxi gorabehera: 30 min
Jarduera Museorako eguneko sarreran sartuta dago
Plaza-kopurua mugatua da
*Jarduerak aldaketak izan ditzake, eta baliteke grabatzea dibulgazio-helburuak direla-eta.
![]()
Portrait Janneke van der Putten:
Photo by Sean Charlton White/The Wire Magazine
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 8 € publikoak oro har
