Online Arte-Ikastaroa. Ikusezinak izatetik protagonista izatera: ezagutu beharreko XX. eta XXI. mendeetako emakume artistak
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek, eta 80 € gainerakoek
Lekua
Online
Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroek arte moderno eta garaikidearen historiako funtsezko gai eta kontzeptuak aztertzen dituzte gaur egungo ikuspegitik azalduta eta erraz ulertzeko moduan, baina beti ere zehaztasunez.
Ikastaroetan arlo bakoitzeko adituek hartuko dute parte, eta Bilduma Propioa eta Museoaren programazio dinamikoa eta askotarikoa izango dira abiapuntua. Ikastaroek ikuspegi orokorra eskaintzea dute xede eta, era berean, jakin-mina eta ezagutzeko eta aztertzeko gogoa piztea.
Dedikazioa: 6 ordu, zure erritmora
Publikoa: heldua, arte garaikidean interesa duena
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bidez
4 modulu, 16 bideoklase eta material gehigarriak
Ziurtagiria: automatikoa, ikastaroa amaitu ondoren.
Iraupena: Hiru hilabete, erosten denetik
ZER IKASIKO DUGU?
Jakina denez, emakume artistak itzalean egon izan dira (salbuespenak salbuespen) harik eta XIX. mendearen amaiera aldera haietako batzuk margolari inpresionisten artean nabarmentzen hasi ziren arte beren sormen-lanari esker.
Guggenheim Bilbao Museoaren lehenengo online ikastaroa Bartzelonako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradun emeritua den Lourdes Cirlotek emango du. Ikastaro horretan, emakumeak XX. eta XXI. mendeetako artearen joeretan izan duen protagonismoa aztertuko da. Besteak beste, hauek ikastea da helburua:
- Artearen historian emakumeak izan duen zeregin ia ikusezina ezagutzea, artegintza moderno eta garaikideko protagonistetako batzuei arreta berezia eskainiz.
- Egin zuten benetako ekarpena aztertzea eta XX. eta XXI. mendeetako artearen historian kokatzea.
- Adierazpide batzuetan (esaterako, ehungintzan edo performancean) izan duten eragile-lana aztertzea, baita bideo-sorkuntzan egindako ekarpen garrantzitsua ere.
Sarrera, egitaraua eta programa [+info]
Irakaslea
Lourdes Cirlot, Artearen Historiako katedradun emeritua Bartzelonako Unibertsitatean
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek, eta 80 € gainerakoek
Lekua
Online