Hurra Lurra
Beste jarduera batzuk
Maiatzaren 17tik abuztuaren 31ra

Online Sormen-Tailerra

Prezioa

Prezioa: 9,5 € Museoaren Lagunek eta 12 € gainerakoek

Kokapena

Online

Maiatzaren 17an, Birziklatzearen Mundu Eguna izango da. Eta zer du helburu? Hondakinak behar bezala tratatzearen garrantziaz jabetzen laguntzea eta, modu horretan, ingurumena eta geure burua babesten laguntzea.

Sormen-tailer hau mikrotailer tankerako lau bideo laburrek osatzen dute: bideoek sormenez betetako jarduera dibertigarriak proposatzen dituzte, baita horiek egiteko jarraibideak eta aholkuak ematen ere, eta garapen jasangarriaren inguruko zenbait gai lantzen dituzte, esate baterako, birziklatzea.

Zer ikasiko dugu?

  • Aldatzeko aukeraren eta etorkizunarekiko konpromiso pertsonalaren inguruan hausnartzen: zer aldatu dezaket nik hemen eta orain?
  • Produktuen zirkularitatearen eta kontsumo arduratsuaren garrantziarekiko sentikorragoa izaten.
  • Bizitza jasangarria eta naturarekin harmonian dagoen bizimodua hautatzeak zer esan nahi duen baloratzen, natura babesteko gure aletxoa jartzeko bakoitzak egin dezakeen horretan sakonduz

Programa eta materialak →

Tailerraren diseinatzailea eta emailea: Nerea Lekuona, artista grafikoa eta bisuala

Iraupena eta behar teknikoak: maiatzetik abuztura egongo da zabalik. Tailerra zuen erritmora egin ahalko duzue, etxetik zein hautatzen duzuen lekutik, nahi adina aldiz. Ordenagailu edo mugikor bat, interneterako konexioa eta artistak aholkatutako materialak baino ez dituzue behar.

Partaideak: 6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilak eta familia guztia

Ohiko galderak →

Tailerra gaztelaniaz ere egin daiteke

ONLINE ART-IKASTAROA →

Prezioa

Prezioa: 9,5 € Museoaren Lagunek eta 12 € gainerakoek

Kokapena

Online