Opera proiekzioak: Teatro Realen Artxiboa
Prezioa
Sarrerak: 8 € Lagunek eta 10 € publikoak oro har; txarteldegian eta web gunean eskura daitezke.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera (bi ekitaldiko opera, ingelesez gaztelaniazko azpitituluekin). Plaza-kopurua mugatua da, eta komeni da musukoa arduraz erabiltzea. Garaiz iritsi, mesedez. Behin saioa hasita, ezingo da Entzungelara sartu.
Opera pantaila handian maite dutenentzat, oraingoan Dead Man Walking (Hildakoa oinez) eskainiko dugu. Jake Heggie konpositorearen lehenengo opera da, Helen Prejean ahizpak idatzitako izen bereko liburuan oinarritua —Tim Robbins zuzendariak ere zinemara eraman zuen istorioa—. Heriotza-zigorrari eta maitasunak duen askatzeko indarrari buruzko drama da. Libretoa Terrence McNally antzerkigilearena da, eta espainiar estatuan 2018an estreinatu zen pieza, Teatro Realen. Emanaldi hark Joyce DiDonato mezzosopranoa izan zuen protagonista, Mark Wigglesworth musika-zuzendari, Leonardo Foglia antzerki-zuzendari eta Michael McGarty eszenografo. Besteak ez bezalako opera bat Teatro Realekiko elkarlanean egindako denboraldi honi amaiera emateko.