Guggenheim

Cecilia Bengolea artistak eta haren pieza ezberdinetan kolaboratu duen Craig Black Eagle dantzari jamaikarrak dancehall mugimenduak aurkeztuko dizkiete Ur-animazioak erakusketako ikusleei Museoko Film & Video aretoan bertan egingo duten partaidetza-azalpen batean. Parte hartzeko performancearekin batera, Bengoleak Jamaikan egindako Shelly Belly inna Real Life (2020) film berrienaren proiekzioa emango da.