
Performance: Doppel-Chess
Prezioa
Jarduera Museorako eguneko sarreraren barne dago
Lekua
Lekua eta ordua: Atrioa, 12:00 eta 17:30
Olatz de Andresek dantza, xakea eta arte plastikoak uztartuta sortu duen Doppel-Chess performance interaktiboaz gozatzeko aukera izango dugu.
Maria Helena Vieira da Silva margolariarentzat xakean aritzea garrantzitsua zen arrazionaltasunean eta adimenean oinarritutako analisi-prozedura gisa, eta sinetsita zegoen arrazoibide hori bestelako sormen-diziplinetara ere zabal zitekeela, esaterako, dantzara.
Lokke konpainiak eskainiko digun ikuskizun honen gai nagusiak xakea eta mugimendua dira: beren ekintzen eta xakeko piezen joan-etorriaren bidez elkarri lotutako bi gorputz, Vieira da Silvaren lanekin eta Museoko Atrioko arkitektura bikainarekin hartu-emanean aurkeztuak.
Iraupena, gutxi gorabehera: 15 min
Plaza-kopurua mugatua da
*Jarduerak aldaketak izan ditzake, eta grabatua izan daiteke dibulgazio- eta dokumentazio-helburuetarako.
Prezioa
Jarduera Museorako eguneko sarreraren barne dago
Lekua
Lekua eta ordua: Atrioa, 12:00 eta 17:30
