
Musika-performancea: Resonant Sculpture Project
Prezioa
Doan
Lekua
Denboraren materia
Informazio gehiago
Jarduera doakoa da Museorako eguneko sarrerarekin, plaza-kopurua bete arte (mugatua). Iraupena: 50 min.
Ibilbide luzeko Avram Fefer musikari eta konpositore estatubatuarrak bere musikarekin esperimentatu ohi du espazio berezietan, esaterako, Richard Serra artistak sortutako eskultura-guneetan. Serraren obra erraldoiekin lotura zuzena duten bakar-saio akustikoen nazioarteko saila da, hain zuzen ere, Resonant Sculpture Project, eta Parisko, New Yorkeko nahiz Londresko Gagosian Gallery dira ekimena aurkezteko erabilitako lekuetako batzuk.
Oraingo honetan, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Denboraren materia instalazioan inspiratutako esku-hartzeak izango dira. Bi emanalditan, Feferrek, saxofoia lagun duela, intuizioz erreakzionatuko du musikaren bidez Serraren obrek eta haien kokalekuaren arkitekturak eragiten dioten esperientziaren aurrean.
Musika-perfomanceetako bakoitzaren ondoren, topaketa bat egingo da artistarekin, eskulturen aurrean bizi izandako esperientzia eta emozioak aipatzeko. Jarduera osoa ingelesez izango da.
©Norbert Klinge
Prezioa
Doan
Lekua
Denboraren materia
Informazio gehiago
Jarduera doakoa da Museorako eguneko sarrerarekin, plaza-kopurua bete arte (mugatua). Iraupena: 50 min.