Guggenheim
Jarduerak
  • Lee Krasnerri Buruzko

    Solasaldia

    Irailak 24

    Lee Krasner. Kolore bizia erakusketaren komisarioak ―Barbican Art Galleryko Eleanor Nairne eta Guggenheim Bilbao Museoko Lucía Agirre― artista amerikarraren erakusketari buruz arituko dira, baita haren bizitzari eta obrari buruz ere.

  • Lee Krasnerri Elkarrizketak

    Proiekzioa

    Urriak 22, emanaldi bikoitza: 18:00 eta 18:30

    Lee Krasner: In Her Own Words ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Piezak artistari egindako oso elkarrizketa pertsonalak biltzen ditu, besteak beste, Chris Crosmanek, Nancy Millerrek eta Larry Riversek eginak.

  • +18 sorkuntza-saioa

    Krasnerren teknikak

    Azaroak 5, 17:00

    Helduentzako tailer honetan Lee Krasnerrek erabiltzen zituen materialak eta teknikak ezagutu ahal izango dituzu Veva Linaza artistak proposatutako ekintza dibertigarriaren bidez.