Proyeccion-Gego
Eszenan
Urtarrilak 19, ostirala, 19:00

Proiekzioa Gegori Buruzko dokumentala

Prezioa

Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Entzungela

Gegori buruzko dokumentala ikus ahal izango da, 2013an Nathalie David zinemagile frankoalemaniarrak zuzendua. Caracasen, artistaren senide, lagun eta ikasleekin ez ezik, haren hurbilekoak ziren eta haren lana ezagutzen zuten kritikari venezuelarrekin hitz egin zuen Nathaliek. Pelikularen gidoia Gegoren idatzietan oinarritzen da, eta horiek Sabiduras liburutik atera dira: elkarrizketatutako pertsona bakoitzak artistaren hausnarketaren bat interpretatzen du, haren bizipen partikularra eta obren ikuspegia haren belaunaldi-testuinguruan edo Venezuelako eta munduko arteen esparruan komentatzeko. Aurkezpen hau Gego Fundazioak eskaintzen du.

Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz eta alemanez, ingelesezko azpitituluekin. Iraupena: 52 min.

Prezioa

Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Entzungela