
Proiekzioa: Zinecittà Film Festival
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00
Zinecittà Film Festival jaialdiaren baitan, Palazzina Laf (2023) jarriko da ikusgai, Michele Riondino zuzendari eta protagonista dituen filma. Hiru David di Donatello sari jaso zituen 2024an: aktore onenaren saria (Riondinorentzat), antzeztaldeko aktore onenaren saria (Elio Germanorentzat) eta jatorrizko abesti onenaren saria (“La mia terra”, Diodato abeslariak interpretatua). Filmak iragan industrial garrantzitsua duten hirien berroneratze urbano eta sozialari buruzko eztabaidan oinarritzen da, kasu honetan Italiako Tarento hirian. Bilborekin nolabaiteko paralelismorik ote du? Proiekzioaren ondoren, Donostian eta Bilbon egiten den Italiako Zinemaldiaren 8. edizioaren baitan, solasaldia egingo da jaialdiko ordezkariekin eta Diodato artistarekin, Bilbon izango baita jarduera honen harira.
Zinecittà Film Festivalekin lankidetza berria Museoaren TOParte programaren baitan.
Iraupena, guztira: 2 ordu.
Proiekzioaren eta solasaldien hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin.
Garaiz iritsi, mesedez
*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete
![]()
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00
