
Proiekzioa: Zinema ikusezinaren jaialdia
Prezioa
Sarrerak doan, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena: 90 min. (emanaldia), 60 min. (ondorengo solasaldia) Plaza-kopurua mugatua da
Hona hemen “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdiarekin egindako lankidetza berria, Museoaren TopARTE programaren baitan. Urteroko jaialdi honetan, nazioarteko ikus-entzunezko piezak jartzen dira ikusgai gure ingurune hurbilenean hausnarketa sozialerako gune bat irekitzeko asmoz. Doxandéem. Ametsen jarraitzaileak (2023) dokumentala testuinguru horretan estreinatzeak euskal lankidetzak Senegalen duen errealitatera hurbiltzen gaitu; lankidetza hori kultura arteko elkartrukearen bidez hezkuntza eta ikaskuntza sustatuz komunitateen garapena bultzatzean oinarritzen da. Dokumentalaren emanaldia eta gero, solasaldia eskainiko dute honako hauek: Saliou Waa Guendoum Sarr, filmaren zuzendaria; Mamadou Dia, ekintzaile soziala, idazle panafrikanista eta giza eskubideen defendatzailea; Laura Feal Sánchez, kazetaria eta Senegalgo Hahatay Sonrisas de Gandiol GGKEko proiektuen teknikaria; eta J. Carlos Vázquez Velasco, Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEko zuzendaria eta Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria.
Prezioa
Sarrerak doan, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena: 90 min. (emanaldia), 60 min. (ondorengo solasaldia) Plaza-kopurua mugatua da