
Proiekzioak: Teatro Realen Artxiboa
Prezioa
6 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela 18:00
Teatro Realen Artxiboko proiekzio-sorta: opera-ekoizpen handiak, kontzertuak, dantza-ikuskizunak eta antzezlanak. Eskainiko den aukeraketan, pieza klasikoak nahiz sortu berriak egongo dira ikusgai, eta formatu handian gozatu ahal izango dira.
Programa:
Eugene Onegin
Piotr Ilich Chaikovskiren musika (1840–1893)
Ia 15 urte igaro ondoren, 2025ean Errege Antzokira itzuli da Chaikovskiren maisulan hau. Libretoa —konpositoreak berak eta Konstantin Shilovskik egina— Alexander Pushkinek bertsotan idatzitako izen bereko eleberri ospetsuan (1833) oinarritzen da, eta maiteminezko istorio bat deskribatzen du.
Moskuko Kontserbatorioko Maly Antzokian aurkeztu zuten 1879ko martxoaren 29an eta lehen emanaldia Bolshói Antzokian egin zen 1881eko urtarrilaren 23an. Madrilgo Teatro Realen 2010eko irailaren 7an antzeztu zen lehen aldiz. 2025ean berriz taularatu dute bertan Pushkinen jaiotzaren 225. urteurrena ospatzeko, moldaketa berriko ikuskizun batean. Zuzendaritza eszenikoa Christof Loy-ren esku dago, zuzendaritza musikala Gustavo Gimeno-rena da. Koprodukzioa Den Norske Opera & Ballett-ena (Oslo) eta Gran Teatre del Liceu-rena (Bartzelona) antzerkiena da.
Tetro Realeko abesbatza eta orkestra titularrak.
Eszena lirikoak hiru ekitalditan.
Iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu eta 30 min
Hitzak errusieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Garaiz iritsi, mesedez
*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete
Prezioa
6 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela 18:00