Guggenheim

Erakusketak ikusteko partaidetzazko bisitaldiak eta horiekin lotutako sormen-tailerrak. Kasu honetan, irakasteko asko duten emakume margolarien lana nabarmenduko dugu.

Emakumeek artearen-historian izan duten papera erabakigarria izan da. Hala ere, sarritan, emakume artistei kendu egin zaie benetan izan zuten eta merezi duten protagonismoa. Bisitaldi eta tailer hauetan beren istorio liluragarriak ezagutuko ditugu: hilabetero artista bat hartuko dugu ardatz nagusi modura.

Azaroak 6, larunbata: talde bat 3–5 urte tartekoa (gaztelania) eta talde bat 6–11 urte tartekoa (euskara)
Azaroak 7, igandea: talde bat 3–5 urte tartekoa (euskara) eta talde bat 6–11 urte tartekoa (gaztelania)
Azaroak 13, larunbata: talde bat 3–5 urte tartekoa (euskara) eta talde bat 6–11 urte tartekoa (gaztelania)
Azaroak 14, igandea: talde bat 3–5 urte tartekoa (gaztelania) eta talde bat 6–11 urte tartekoa (euskara)