Transformacion
Familiak
Martxoak 15, larunbata; martxoak 2, 9 eta 16, igandeak

Sormen-laborategia. Eraldaketa

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Tarsila do Amaral artistaren intentsitatez eta sormenez betetako mundu zoragarrian sartuko gara. Haren erakusketan gabiltzan bitartean, haren lanek gogora ekar ditzaketen interpretazioak eta iradokizunak jorratuko ditugu. Utziozu zure buruari harritzen, begiratu arretaz eta egin burura etortzen zaizkizun lotura guztiak. Gure gorputzak erabiliko ditugu haren pinturetan dauden irudien jarrerak eta espresioak birsortzeko, fisikoki haren artearekin konektatu ahal izateko.

Tailer honetan, errealitatea eraldatuko dugu formak sinplifikatuz eta geometria sartuz; proportzioak aldatuko ditugu, eta distortsioarekin ondo pasatuko dugu. Era horretan, izaki liluragarriak sortuko ditugu, metamorfosiekin jolastuz eta gure irudimena ahalik eta gehien askatuz.

Martxoak 15 (gaztelaniaz), larunbata; martxoak 2 (gaztelaniaz), 9 (euskaraz) eta 16 (gaztelaniaz), igandeak
Saioaren gidariak: Andere Etxegarai, Adria Parravicini, Monica Rodriguez-Curiel

Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00