kokedama
Ikastaroak eta tailerrak
Urtarrilak 29, osteguna

Sormen-saioa [+18]: Kokedama tailerra

Prezioa

10 € Lagunek / 12 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta orduak: Liburutegia, 12:00etan eta 18:00etan

Lurraren arteak erakusketaren harira antolatutako kokedama sormen-saio honek naturarekiko konexioa aktibatzeko aukera emango dizu. Itziar Unzurrunzaga artista arduratuko da goroldioarekin eskuz egindako loreontzietan landareak jartzean datzan 500 urtetik gorako teknika japoniarra irakasteaz. Kokedama indarraren eta batasunaren ikurra da. Jarduera honetan, nork bere lurrezko esfera sortuko du, goroldioz estali eta sokaz lotuta, bertan landare bat jartzeko. Gainera, lurrari, haren ezaugarriei eta klimari buruzko ezagutzak eta kultura ezberdinetako ahozko transmisioaren inguruko jakintzak ere partekatuko dira tailerrean.

Iraupena: 90 min

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

10 € Lagunek / 12 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta orduak: Liburutegia, 12:00etan eta 18:00etan