Guggenheim

18 urtetik gorakoentzako tailer honetan, parte-hartzaileek Jenny Holzer artista estatubatuarraren ibilbidea ezagutuko dute, baita Guggenheim Bilbao Museorako diseinatu duen azken obra ere: Museoak sortu duen aplikazioaren bidez soil-soilik ikus daitekeen sorkuntza digital bat. Aitziber Aguirre pedagogoak aurkeztuko digu.