Summer for Teens 2024
Prezioa
Prezioa: 88 € Lagunek eta 110 € publikoak oro har.
Lekua
Museoko gelak eta Liburutegia.
Informazio gehiago
Topagunea: Museoko eraikin urdina.
Hizkuntza: ingelesa.
Adina (jaioteguna): 13–16 urte (2008–2011).
Talde bakoitzeko 15 parte-hartzaile.
AURRE-SALMENTAK (10:00h): Museoaren Lagunak: apirilaren 18an; Jarraitzaileak: apirilaren 25ean; apirilaren 30ean.
Japan is Cool
Gustatuko al litzaizuke Japoniako bizimodua, artea eta estetika gehiago ezagutzea? 13 eta 16 urte artekoa bazara eta ingelesezko jarduerez gozatu eta lagun berriak egin nahi badituzu, zure zain izango gara!
Yoshitomo Nararen erakusketa abiapuntutzat hartuta, Japoniako kultura garaikideenera hurbilduko gara. Gure diseinu pertsonalak sortzeko, haren lanetan eta Museoko hainbat pop artistaren obretan inspiratuko gara.
Artearen eta kultura herrikoiaren arteko harremanak aztertuz, zenbait tailer garatuko ditugu astean zehar, eta, besteak beste, gai hauek landuko ditugu: musika, janaria, komikia, manga edota diseinua. Saioak ingelesez emango dituzte arlo ezberdinetako artistek eta kolaboratzaileek. Japan is Cool ekimenean, sortzeko modu ugari aurkitzeaz gain, Museoko erakusketak bisitatu eta horietan inspirazioa bilatuko duzu.
Ideiak proposatuko dizkizugu, eman daitezkeen urratsak adierazi, eta zuk azken emaitza aukeratuko duzu zure interesen arabera. Zuk erabakiko duzu! Sormena zure tresna nagusia izango da zure ideiak euskarri oso ezberdinetan modu pertsonalean jasotzeko.
Prezioa
Prezioa: 88 € Lagunek eta 110 € publikoak oro har.
Lekua
Museoko gelak eta Liburutegia.
Informazio gehiago
Topagunea: Museoko eraikin urdina.
Hizkuntza: ingelesa.
Adina (jaioteguna): 13–16 urte (2008–2011).
Talde bakoitzeko 15 parte-hartzaile.
AURRE-SALMENTAK (10:00h): Museoaren Lagunak: apirilaren 18an; Jarraitzaileak: apirilaren 25ean; apirilaren 30ean.