
Summer for Teens
Prezioa
Prezioa: 88 € Lagunek eta 110 € publikoak oro har. Talde bakoitzeko 15 parte-hartzaile.
Lekua
Museoko aretoak eta Liburutegia
Informazio gehiago
Topagunea: Administrazio-eraikina (eraikin urdina). Hizkuntza: ingelesa
Uztailak 3–7
9:30–13:30 h
#Artea#diseinua#iraunkortasuna
Noizbait pentsatu al duzu diseinuan aritzea? Artistak eta diseinatzaileak izango dituzu gidari Museoko erakusketak ikusiaz artearen eta diseinuaren arteko loturak aztertzeko.
Zer diseinatu nahi zenuke? Produktu bat? Poltsa bat? Erakusleiho bat? Yayoi Kusamak horiek guztiak egiten ditu. Artista japoniarrak bere tanto bereizgarriak txertatzen ditu bere artelanetan, baina baita elkarren artean zerikusi gutxi duten elementuetan ere, hala nola zorroetan, erakusleihoetan edo goitik behera bere puntuekin josten dituen eraikinetan.
Jarduerak dirauen astean zehar, Kusama eta Museoko beste artista batzuk hartuko dituzu inspirazio-iturri zure diseinu pertsonalak egiteko. Guk ideiak proposatuko dizkizugu, jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizugu, eta zuk aukeratuko duzu, zure interesen arabera, zein izango den azken emaitza. Erabakia zeurea da! Guk bidea erraztuko dizugu. Sormena izango duzu tresnarik onena zure ideiak euskarri ezberdinetan islatzeko.
Halaber, diseinu jasangarriaren aukerak ere aztertuko ditugu. Diseinua dibertigarria da, eta are gehiago ingurumena errespetatzen badu.
Adina: 2010 eta 2006 artean jaiotako gazteak
Prezioa
Prezioa: 88 € Lagunek eta 110 € publikoak oro har. Talde bakoitzeko 15 parte-hartzaile.
Lekua
Museoko aretoak eta Liburutegia
Informazio gehiago
Topagunea: Administrazio-eraikina (eraikin urdina). Hizkuntza: ingelesa